Itsasontzi hori osoki energia berriztagarriz ornitua izanen da. Talde erronka bat da, abenturan parte hartzaile diren ikerlari eta industrialariekin batera eramana dena. Belaontzia haizeari esker bultzatua da, baina  barneko nabigazio tresnentzat, gau argia eta pilotu automatikoarentzat, energia beharrezkoa du. Daukan diesel motorea elektro-sorgailu gisa erabilia da eta baterien betetzeko.

Fosil energia berrerabiltzea ahalbideratuko duten teknologia berriez ornitu nahi dugu gure itsasontzia, bere barneko lanabesen erabilpen ona kutsadurarik gabe segurtatzeko. Haize, eguzki eta mugimendu energia berreskuragailuz ornitua izanen da eta ere ursorgailuz. Energia horiek denak ongi kudeatzeko, energiaren kudeaketa adimentsu baten logiziel batekin ari gara lanean.