EOL eginkizun ezberdinak obratzeko baitezpadako urratsa izanik, IMOCA 60 baten eskuratzea erabaki dugu, elkartearen eginkizun ezberdinak ongi bururatzeko.

300 k euro behar ditugu itsasontzia erosteko: crowfunding kanpaina baten eta mezenas bihoztunen emaitzen bitartez eskuratzea pentsatzen dugu.

Helburua da borondate oneko lagun guziak elkartzea emaitza baten egiteko, kanpainarako lokarria banatzeko edo lagunen inguruan gure elkarteaz mintzatzeko. Talde kemena erabiliz dugu zerbait mugiaraziko…