2018ko martxoan sortua, « Euskal Ocean Lab » interes orokorreko elkarte bat da, itsasoen zaintzan, ekologia eta teknologia berrien garapenean engaiatu nahi duen pertsona orori irekia dena. Bere balioak euskal kulturatik hartuz, Euskal Océan Lab-ek itsas-ingurunearen ezagutza, geriza eta begiratzearen goramentzea bilatzen du, itsaso zabaleko lasterkaldien bitartez, horrela bere ideiak publikoaren, laket itsasturien eta itsas profesionalen artean  indartsuki zabaltzeko.

Gure  eginkizunak :

Gure itsasontzi laboratorioak, %100  IMOCA 60 motako energia berriztagarriz ornituak, hiru helburu dauzka:  pedagogikoa, zientifikoa eta kirolekoa.

Pedagogikoa: ahalik eta jende gehienari  ezagutzen erakastea eta zabaltzea,  eskola, professional eta elkarteen inguruan, ingurumen naturalari buruzko sentsibilisazioa eta zaintza eraginez, kirol manifestaldiak, mintzaldiak eta ere ateak zabalik egunak aipatzen dituzten prentsa artikuluen bidez.

Zientifikoa: ikerketa, berrikuntza eta itsasoko nautika teknologia berrien garapena, espedizio zientifikoak egiteko asmoz. Teknologia horiek EOL itsasontzian entseiatuko ditugu eta horrela ingurumena errespetatzen duten enpresak goramenduko ere.

Kirolekoa: Amaiur Alfaroren parte hartzeari esker, beronen itsasontzia   lasterkaldi batzuetan engaiatu nahi du elkarteak, bere balioak ahalik eta jende gehienaren artean ezagutarazteko eta obratuz erakusteko, emaitza ona eta ekologia bateratzen ahal direla, hala nola, biharko ekoizpen ekologikoak zorroztasun handieneko mailan garatzen ahal direla.

Taldea:

Kide aktiboak: 

Christophe Winants : Lehendakari, enpresaburu eta kirol marketineko profesionala.

Charles Gaudiard: diruzain, teknologia berriei buruzko egitasmoaren kudeari.

Johan Francois : idazkari, teknologia, logistika eta R D koordinatzaile.

Haritza Camblong : Euskal Herriko Unibertsitateko erakasle tituluduna  eta ESTIAko EneR-GEA plataformako erreferentea.

Christophe Lebas: boat captain, elektronika eta akastillatze arduradun.

Gaëlle Le Blanc: kazetari, itxura hartzaile eta sozial sareetarako komunikazio arduradun.

Joëlle Verbbruge : argazkilari.

Anne Fribourg : itxura hartzaile, kameraman.

Robin Nouvelle : muntatzaile buru.

Ohorezko kideak:

Amaiur Alfaro:  euskal itsasturiak, itsas ingurumena zaintzan engaiatua denak, elkartea laguntzea onartu du, EOL itsasontzia erabiltzeko eta itsas zabaleko lasterkaldi ezberdinetan elkartearen balioak ordezkatzeko.